XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Adolfo Suárezen esaldi hura aipatu dut lehen: euskaraz ezin da fisikaz hitz egin.

Gogoratzen naiz hura esan zuenean protesta ugari izan zela; adierazpen hori gezurra zela zioen jendeak, eta frogatzeko, haren esana literalki interpretatzen zuten.

Nik arrazoia eman nion jakina zaila dela fisikari buruz euskaraz hitz egitea, fisikaz jakinda ere, eta ez nion gure fisiko nazionalaren kasua aipatu; miraria zera da, oraindik tabernan garagardo bat eskatzeko balio izatea edo antzeko zerbait uste dut esan nuela;

eta kontra egiteagatik esango nuen hori, ziur asko, baina baita premisa nagusia ezeztatzeko ere; hau da, euskara ahula denez hots, ez du fisikarako balio, ez du hizkuntza ofizialaren traturik merezi.

Ikusi nahi ez genukeen errealitatearen atalak lotsaz edo beldurrez ezkutatzen ditugu, hautsa alfonbra azpian bezala, hizkuntzarekiko atxikimendurik ez dutenek etsaiek ez ditzaten gaiztakeriaz gure kontra erabil.

Hautsaren eragina sudurretan hain da, ordea, nabarmena, geu baikara alfonbraren muturra altxatzen dugunak.

Horrelako zerbait egin du Ibon Sarasolak, haserre bizian, zera esaterakoan, buletin ofizialetan erdal bertsioak irakurtzen dituela; jatorrizkoak, beraz.

Ados egonda ere, norbaiti arinkeria irudituko zitzaion hori publikoki onartzea, era horretako aitorpenek testu ofizialak eta gainerakoak erdara hutsean eta bake santua argitaratzearen tesia defendatzea ekarriko lukeelako.

Juan Garziak ere bera dela esango nuke alfonbraren muturra altxatzen du euskal idazleen itzulpen intrakraneala argitan uzteko;

hau da, pentsatzen duten/dugun hizkuntzatik erdaratik idazten duten/dugunera euskarara pasatzeko prozesua.

Berak dioenez, erabat nabarmen ikus daiteke hori haien/gure testuetan.

Gertaera asko jasotzea dago, gure egoera modu barregarrian edo/eta negargarrian aurkezteko.